Caution: JavaScript execution is disabled in your browser or for this website. You may not be able to answer all questions in this survey. Please, verify your browser parameters.

Ikaslearen Galdetegia

EHIren aholkularitza pedagogikorako zerbitzua

Kaixo!

Galdetegi honen bitartez Pertsona Ereduari dagokionez zuen hautematea zein den jaso nahi dugu. Horretarako Pertsona Ereduaren bereizgarriei lotutako itemak aurkituko dituzu 5 ataletan banatuta eta item bakoitzaren azpian izango duzun eskala batean aukerarik egokiena aukeratuz erantzun behar dituzu.


Hautematearekin hasi baino lehen, modu anonimoan identifikatzeko balioko diguten galderak eta datu soziodemografikoak jasotzeko galderak aurkituko dituzu.
Gogoratu galdera guztiak erantzun behar dituzula aurrera egin ahal izateko.

Galdetegi honetan zehar erantzuteko eskala eta formatu ezberdinak aurkituko dituzue. Hori horrela da, galdetegiko dimentsio edo bereizgarri bakoitza neurtzeko erabili ditugun tresnak desberdinak direlako. Tresna horiek nazioarte mailan balidatutako eta ikerketa esparruan erabilitako galdetegi eta eskalak dira.

Badakigu eskala desberdin horiek une batzuetan nahasmena sor dezaketela erantzulearengan; hala ere, tresna horien fidagarritasuna eta baliozkotasuna mantentzeko, jatorrizko galderen formulazioa (euskarara modu literalean itzulita) eta neurtzeko eskalak ahalik eta gehien errespetatzea erabaki dugu.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta galdetegia arretaz erantzuteagatik.

Inkesta honetan 139 galdera daude
Inkesta hau anonimoa da.

Inkestari emandako zuren erantzunen erregistroak ez du zuri buruzko identifikazio-informaziorik, inkestako berariazko galderaren batek horrelakorik eskatzen ez badu behintzat.

If you used an identifying access code to access this survey, please rest assured that this code will not be stored together with your responses. It is managed in a separate database and will only be updated to indicate whether you did (or did not) complete this survey. There is no way of matching identification access codes with survey responses.

Privacy policy
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera ("Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra" edo "GDPR"), EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK-ek, EKEk (IFK:F-95583233, Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia), eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAk (IFK: Loramendi, 4. Apartatua 23 - 20500 Arrasate) zure datu pertsonalak tratatzeko eskubidea dute, proiektu honetan parte hartzeko baimena emanez gero, galdetegi honen hasieran ezarritako ikerketa akademikoa eta dibulgazio zientifikoa egiteko soilik. Zure datu pertsonalak pseudonimizazio bidez tratatuko dira eta pseudonimizazioa deusestatzeko beharrezko informazioa suntsitu egingo da behin betiko txostena amaitutakoan. Zure datu pertsonalak ez zaizkie inola ere hirugarrenei jakinaraziko, legez horretara behartuta ez bagaude edo berariaz horretarako baimena eman ez badiguzu. Aipatu araudian esaten den bezala, gurekin harremanetan jar zaitezke zure eskubideak baliatzeko helbide honetan: Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia edo Loramendi, 4. Apartatua 23 - 20500 Arrasate. Ikastolen Elkarteak Datuen Babeserako ordezkari bat ere izendatu du eta Mondragon Unibertsitateak beste bat; posta elektronikoz jar daiteke harremanetan dblo-lopd@ehi.ikastola.eus edo dpo@mondragon.edu helbideetan. Kontrol-agintaritzari erreklamazioa aurkezteko aukera: Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak jakinarazten dizute eskubidea duzula Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.eus), Datuak Babesteko Nafarroako Administrazio Publikoko weborrian (https://www.navarra.es/eu/datuen-babesa), Datuak Babesteko Frantziako Administrazio Publikoko weborrian (https://www.cnil.fr/fr) edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) erreklamazioa egiteko, datuen tratamenduak indarrean dagoen araudia betetzen ez duela uste baduzu.